Informazioa
Zer da? / Zertan datza?: Udalarenak diren Alondegiako etxebizitza sozialen errentamenduak 5 urterik behin berrikustea, Iparragirre kaleko 26A eta Alondegia kaleko 8 zenbakiko etxebizitzak dira eta bakoitzari dagokion trastelekua.
Nork eskatu ahal du?: Udalak ofizioz.
Noiz eskatu daiteke: Udalak berak, alokairu epea bukatzear dagoela ikusita, prozedura martxan jartzen du. Etxebizitzaren bat hutsik geratuko balitz, udalak adjudikazio prozedura berria bultzatuko luke ofizioz.
Legezko informazioa
Prezioa:
Etxebizitza bakoitzaren azalera erabilgarriaren araberakoa izango da errenta eta hilero ordaintzekoa, hil bakoitzaren lehenengo 7 egunen barruan.
Prozesuaren edo ebazpenaren epea:
Sei hilabete.
Aplikatu beharreko araudia
- Tokiko Erakundeen Antolakuntza, Jardunbide eta Araubide Juridikoari buruzko arautegia.
- Azaroaren 24ko Hiri Errentamenduei buruzko 29/1994 Legea.
- Etxebidek ezarritako arauen arabera.